Iniziamo. È gratuito!
o registrati con il tuo indirizzo email
Hirugarren sektorea da Mind Map: Hirugarren sektorea

1. Ezaugarriak

1.1. Zerbitzu-motak:

1.1.1. Nork eskaintzen dituen eta haien helburuak kontuan hartuta, publikoak (Estatuak eskaintzen ditu gizartea oinarrizko zerbitzuekin hornitzeko) edo pribatuak (enpresa jabedunek eskaintzen dituzte etekinak lortzeko) izan daitezke.

1.1.2. Haien mailaren arabera, cinarrizkoak (kualifikazio baxua behar da haiek garatzeko) edo aurreratuak (kualifikazio altua galdatzen dute) izan daitezke.

1.1.3. Haien hartzailearen arabera, enpresarentzat (enpresak funtzionatzeko dituen beharrak asetzen dituzte), kontsumitzailearentzat (gizakien beharrak betetzen dituzte) edo gizartearentzat (komunitatearen beharrei erantzuten diete) izan daitezke.

2. Ekonomiaren tertziarizazioa

2.1. Tertziarizazioaren zergatiak:

2.1.1. Bizi-mailaren hobekuntza. Gizarteak erosteko ahalmen gehiago duenez, zerbitzuen kontsumoa ere altuagoa da. Honen ondorioak handituz doan dibertsifikazioa eta hauen espezializazioa dira.

2.1.2. Industriaren automatizazioa. Iraultza teknologikoak industria aldatu zuen. Informatika, komunikabideak eta beste zerbitzu batzuk garrantzitsuagoak dira.

2.1.3. Ongizatearen estatuaren agerpena. Estatu batzuek haien herritarrak funtsezko zerbitzuz (osasungintza, hezkuntza, etab.) hornitzen dituzte eta, beraz, sektorearen garrantzia areagotzen da.

2.1.4. Emakumea lan-merkatuan sartzea. Mendebaldeko gizarteetan, emakumeak lan-merkatuan sartu dira zerbitzu-sektorearekin lotutako lanbideen bidez, tertziarizazioa sustatuz.

2.2. Faktoreak:

2.2.1. Urbanizazioa. Hiriak zerbitzu-eremuak dira, haien eskuragarritasuna landa-sremuetan txikiagoa den bitartean. Hori dela eta, biztanleria hiritarraren indizea altuago den eskualde edo herrialdeetan, hirugarren sektorea garrantzitsuagoa da.

2.2.2. Maila ekonomikoa. Zerbitzuen garapena aberastasunaren araberako da: garapen ekonomiko handiagoa eta errenta maila altuagoa dituzten eremuetan hirugarren sektorea ohikoago da.

2.3. Kokapen Irizpideak:

2.3.1. Finantza-zerbitzuak. Metropoliko negozio-barrutietan eta enpresa handietatik gertu biltzen dira.

2.3.2. Kontsumitzailearentzako zerbitzuak. Eskari altuko guneetan kokatzen dira, bizitegi-euzoetan edo saltoki-guneetan, adibidez.

2.3.3. Zerbitzu publikoak. Sakabanatuenak dira, administrazioak biztanleria guztiari eskaini behar dizkiolako.

3. Zerbitzuen banaketa

3.1. Tertziarizazioa herrialde aberatsetan:

3.1.1. Zerbitzu-sarea oso espezializatuta dago eta kualifikazio altukoa da.

3.1.2. Finantza-zerbitzuak, kontsumitzailearentzako zerbitzuak eta zerbitzu publikoak dira nagusi.

3.1.3. Kontsumitzailearentzako kalitatezko zerbitzuak daude, aisialdiaren, kulturaren edo sukaldaritzaren arloan.

3.1.4. Sektoreak lurraldeko aberastasunaren proportzio garrantzitsua suposatzen du.

3.2. Tertziarizazioa herrialde txiroetan:

3.2.1. Kontsumitzailearentzako zerbitzuak dira nagusi, enpresen jarduera murriztua baita eta Estatuak gizarte-politikak garatzeko ahalmen txikia baitu.

3.2.2. Zerbitzuen kalitatea baxua da eta kualifikazio profesional urria dute.

3.2.3. Lanpostu asko lurpeko edo ezkutuko ekonomiari lotuta daude.

3.2.4. Gizartearen zati garrantzitsu batilana ematen dion arren, aberastasunaren ehuneko baxua sortzen du.